Baserritar ororen konponbidea izan nahi du baserritik.com proiektuak, saltoki handiekin lehiatu ahal izateko egoera berdinean.   Gure egitasmoa baserritar txiki askoren elkar lana bultzatzea da. Bakoitzaren elikagaiak elkartuz aukera zabalagoa eskaini asmoz eta horiek saldu ahal izateko tresneriaz hornituz. Hau da, enpresa bakarra bezala jokatuz. Salmenta eskualdeka egitea da oinarrietako bat, garraioa alden neurrian murriztuz.   Baserritarrek zer irabazten dute :Web orrialde bat, bere produktuak erakus ahal izateko Bitartekaririk gabe, salmentan irabazi gehiago Merkatu berri bat irekitzea Sare sozialak, twitter, Facebook,…ek duten abantailaz baliatuko ira,baserritik.com-ek bezero berri bila egingo duten lanari esker. Lan hau bakarka egitea ezinezkoa delarik.  Bezeroak zer irabazten du :Bezeroak aukeratzen du zer, zenbat eta nori erosi Elikagai freskoa, osasuntsua eta ona jatea Etxean jaso ahal izango du garaiko elikagaia, baserrian bildu berria, bere propietate eta zapore guztiarekin Elikagaien prezioa, beste  saltokien berdina edo merkeagoa izan beharko luke etxean jarrita Sistema honen bidez erosiz bertako ingurugiroa babesten duen harrotasuna sentitzea.