EROSKETA EGITERAKOAN Erregistratu egin behar dut erosketa egiteko? Bai. Bi aukera ditugu, erosketa hasterakoan edo amaitzerakoan. Erosketa hasterako erregistratzea nahi badugu, webgunearen azalean, eskuinean, klik egin beharko dugu Izena eman  aukeran. Erosketa amaitzerakoan nahi badugu, Erosketa Bukatu klikatutakoan aplikazioak galdera hau egingo digu. Berria zara? mesedez sartu zure informazioa ordainketaren egiaztagiria eman ahal izateko. Galdetegia bete ondoren, posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu. Bertan, erregistratua zaudela dioen konfirmazio mezua zure Erabiltzaile eta Pasahitzarekin jasoko duzu. Behin erregistratuta zaudela, webgunera edonoiz sartzen zarenean zure erabiltzaile izena eta pasahitza bakarrik sartu beharko dituzu erosketa egin ahal izateko. Zein da modu egokiena erosketa egiteko? Bi aukera ditugu. Ekoizleak edo Produktuak kategoriak erabiliz. Ekoizleka: webgunearen azalean, ezkerrean, klik egin beharko dugu Ekoizlea atalean. Ekoizlea aukeratu ondoren bere produktuak agertuko zaizkigu. OHAR GARRANTZITSUA Kategoria baten barruan gaudenean, adibidez Harategia, Ekoizlea atalean kategoria horretan produktuak dituzten ekoizleak bakarrik agertuko dira.  Ekoizle guztiak ikusi nahi izan ezkero,  hasierako DENDA kategorian klik egin beharko dugu. Produktuka: Kategoria aukeratu eta bertan produktuak ikusiko ditugu. Argazkiaren azpialdean ekoizlearen izena agertzen da parentesi artean. Bertan Klik egin ezkero, ekoizle  bakoitzaren fitxa ikusiko dugu. Nola amaitzen dut eskaera? Saskian gustuko produktuak sartu ondoren,  erosketa bukatzeko “ESKAERA AMAITU”  klikatu eta eskatzen dizkizun pausoak jarraitzea besterik ez duzu izango.   Nola jar naiteke zuekin harremanetan? Gurekin harremanetan jartzeko, 619 04 46 72 telefonora deitu dezakezu 08:00 etatik 15:00 ak arte edo baserritik@baserritik.com e-mailera idatzi. Erosketa telefonoz egin dezaket? Bai. Harremanetarako telefonora erabiliz. 619 04 46 72 -an. GARRAIOA   Nora bidali daitezke erosketak? Gure proiektuaren oinarriak,  eskualdeko erosketa bultzatzea eta proiektua eskualde guztietara zabaltzea dira. Hau dela eta kondizio bereziak ditugu Urola Kosta bailarako, baina proiektua beste eskualdeetara zabaldu bitartean Euskal herri osora banatuko ditugu eskaerak. Beste helbide batera bidali dezaket eskaria? Bai, ESKAERA AMAITU atalean gaudenean, galdera hau egiten digu. Beste helbideren batera bidaltzea nahi baldin baduzu: Helbide berria gehitu. Klik egin eta formularioa bete.   Zenbat balio du garraioak? Urola Kosta bailaran: 30 eurotik gorako erosketek bidalketa gastuak dohain dituzte. 30 euro azpikoak 3,3 euro beza barne.         Gipuzkoan, Urola Kosta bailaratik kanpo:0€-30€ = 8 Euro bez barne 30 € tik gorako eskaerak, garraioa DOHAIN. Gipuzkoa-tik kanpo egiten diren eskaerak 16€ + beza- ko bidaltze gastuak izango dituzte.Noiz eta ze ordutan banatzen dira erosketak? Urola bailaran: Bidalketak Ostiraletan soilik burutuko dira. Bidalketa ostiralean burutua izateko eskaera asteazken gaueko 24:00-ak arte burutu ahal izango dira. Herri bakoitzak ordutegi desberdinak ditu. EROSKETA BUKATU atalean aukeratu gehien komeni zaizuna. Bidalketa mota NACEX.Urola bailaratik kanpo:Bidalketak Ostiraletan egingo dira. Asteazken gaueko 24:00-ak arte burutu ahal izango dira eskaerak. Bidalketa mota INTEGRA.Banaketa eguna jai eguna bada? Banaketa egun bat atzeratzen da. Intzidentziak nora bideratuko ditut? Harremanetarako telefonora 619 04 46 72 edo baserritik@baserritik.com helbidera. Bertan konponbide egokiena emango diogu zure arazoari. ORDAINKETA Nola ordaindu? 1) Kreditu txartelaren bidez: Ordaintzeko modurik azkarrena da; kreditu txartelaren datuak sartu, eta momentuan bideratzen da eskaria. 2) Transferentzia bidez: Kutxako kontu korrontean: 2095 5029 11 1064253866 . egin beharko duzu transferentzia, kontzeptutzat zure IZEN ABIZENAK eta ESKAERA ZENBAKIA jarrita.Gero, transferentziaren ordainagiria bidali behar duzu, e-posta honetara baserritik@baserritik.com. Ordainketa agiria jasotzean bideratuko da eskaria. 3) Kontra errenboltsoa:Ordainketa eskudirutan egingo da (txekerik ez da onartuko) produktua jasotzen den momentu berean eta eskari orrian adierazitako helbidean. Diru kopuru zehatza prestatuta edukitzea aholkatzen da. B.E.Z-a prezioan sartuta dago? Bai, prezio guztiek BEZa barne dute.