Produktuen zerrenda ekoizleka Errezilgo Azoka

Ekoizle honen produkturik ez dago

dsc03106


  


Baserriaren Izena: Errezilgo Azoka

Helbidea: Udaletxe azpian

Posta Kodea: 20737

Herria: Errezil

Telefonoa: 943 15 12 34 




 


Normal 0 21 false false false ES X-NONE X-NONE MicrosoftInternetExplorer4

1993 an Errezilean, errezil edo ibarbi sagarraren bila etortzen zen jendeak erraz eduki zezan sagarra aurkitzea baserriz baserri ibili gabe, baserritar emakume batzuk elkartu eta sortu zuten Errezilgo azoka denda.

Urteak aurrera joanez batera, beraien baserrietan ateratako beste produktuak ere hasi ziren dendan saltzen. Gaur egun udalak, bere egoitzaren beheko solairuan jarritako lokal bat daukagu herriko baserrietako produktuak elaboratzeko eta aldamenean produktu horiek saldu ahal izateko denda.

Era honetara freskoan saldu gabe gelditzen diren produktuak elaboratu egiten ditugu eta konpota, mermelada, menbrilo, likor, etb. produktu guztiz naturalak salgai jartzen ditugu.

Gaur egun produktuen elaborazioa eta dendaren arreta bost baserritarren artean eramaten dugu : Galarraga, Ibarguren, Iraola zahar, Muska saletxe eta Abita baserrikoak hain zuzen.

Errezilgo azoka denda egunero dugu irekita, baita jai goizetan ere.

Gure produktuak hainbat azoka berezietan ere erosgai jartzen ditugu, adibidez Azpeitian ostiralero, Mendaro, Tolosa, Ordizia, Elgoibar eta abar. Hauetako azoka batzuetan postu berezien saria jaso dugularik.



1993 an Errezilen, errezil edo ibarbi sagarraren bila etortzen zen jendeari bidea erraztu nahian, baserriz baserri ibili gabe, baserritar emakume batzuk elkartu eta sortu genuen Errezilgo azoka denda.


Urteak aurrera joan ahala, geure baserrietan ateratako beste produktuak ere hasi ginen dendan saltzen. Gaur egun, udalak bere egoitzaren beheko solairuan jarritako lokal bat daukagu herriko baserrietako produktuak elaboratzeko, eta aldamenean produktu horiek saldu ahal izateko denda.


Era honetara freskoan saldu gabe gelditzen diren produktuak elaboratu egiten ditugu eta konpota, mermelada, menbrilo, likor, etb. produktu guztiz naturalak salgai jartzen ditugu.


Gaur egun, produktuen elaborazioa eta dendaren arreta bost baserritarren artean eramaten dugu : Galarraga, Ibarguren, Iraola Zahar, Muska Saletxe eta Abita baserrikoak hain zuzen.


Errezilgo Azoka denda egunero dugu irekita, baita jai goizetan ere.