Produktuen zerrenda ekoizleka Jakion

Ekoizle honen produkturik ez dago

foto tarros mermeladas-1 web horizontal



Baserriaren Izena: Jakion S.L.


Helbidea: Sn Miguel Plaza, 4


Posta Kodea: 20530


Herria: Leintz Gatzaga


Telefonoa: 943 71 46 86


 



Jakion, S.L., Deba Garaiko baserrietako nekazal iharduera berreskuratu, bultzatu eta indartzeko sortutako enpresa da. Baserriei, beraien nekazal ustiaketak duintasunez mantenaraziko dituen zerbitzuak eskeintzeko.


Enpresa berri hau martxan jartzearen helburu garrantzitsuena, nekazaritzako ihardueren anitztasuna bultzatzea da.


foto tarros verdura-1 web horizontalNekazariei zuzenduta dao, barne antolaketa eratuz, beraien produktuen merkaturatzea transformazio zentru baten budez egin ahal izateko, osasun erregistro bat, balio erantsia, identitate bat eta merkatu berrietara iristeko aukera eskeiniz.
Bertan kalitatezko kontserba naturalak ekoizten ditugu, bertako fruta eta barazkiak modu artisauan eraldatuz.


PRODUKZIOA


Eraldaketa prozesua guztiz artisaua eta natural denez geor, eraldatze ekologikorako baimena dugu.


KONTSERBAGARRI GABE.


JAKIONek ekoiztutako produktu guztiak NATURALAK dira, erabiltzen diren osagai guztiak naturalak dira eta.
Ez da ghigarririk erabiltzen eraldaketa prozesuan.


Erabiltzen dugun "kontserbagarri" bakarra, limoi zukua da.


GURA LANKIDEAK


Gure honitzaileak Euskal Herri osoko baserritarrak dira.


JAKION produktuaren atzean, proiektu enpresarial bat baino askoz gehiago dago, baloreak daude: landa garapen, paisaiaren eta gure kulturaren mantentzea...


JAKIONek bertako lehengaiak erabiliz, kalitate goreneko produktuen ekoizpenaren aldeko apustua egin du.
Gure produktuen salmentak, landa ingurunea laguntzen duela jakiteak animatzen gaitu aurrera jarraitzen.