Ekoizle honen produkturik ez dago
Baserriaren Izena: Mokoroa
Helbidea: Urteta auzoa
Posta Kodea: 20800
Herria: Zarautz
Telefonoa: 946 566 077
Mokoroa upategia 2008. urtean sortu zuen Jose Antonio Mokoroak eta bere familiak. Gaur egun familia osoaren ogibidea da hau eta guztiek gogor egiten duten lan uzta ahalik eta onena izan dadin. Produktu bat bakarra kaleratzen dute, txakolina, honek ekoipen mugatua izanik.
Jatorrizko izendapena:
Mokoroa upategia Gipuzkoan kokatzen da, Zarautzen. Herri honen ondoan dago kokatuta Getaria eta horregatik Getariako txakolina jatorri izendapenaren barne aurkitzen da. Gaur egun Getariako txakolina probintzia osora hedatuta dago eta beraz eremu guztian ekoitu daiteke. Jatorri izendapen hau, txakolina ekoiztu dezaketen hiru izendapenetako bat da Arabakoarekin eta Bizkaiakoarekin batera.