Produktuen zerrenda ekoizleka Urkaiko

Item 9-tik 1 - 9 erakusten
Item 9-tik 1 - 9 erakusten

dsc03295



Baserriaren Izena: Urkaiko, S.COOP.


Helbidea: Iraeta auzoa z/g.


Posta Kodea: 20740


Herria: Zestoa


Telefonoa: 943 89 70 00





HISTORIA


URKAIKO kooperatiba Urola Kostako 500 baserritar baino gehiagok 1985ean sortu zuten beraien idi, bildots eta txerrien produkzioaren salmenta erraztuko zituen estruktura legez. Hasiera batean, zerbitzurik arruntenak baino ez ziren eskaintzen, hau da, baserritar eta harakinen artean erlazio komertzial zuzena ahalbidetzen zuen sakrifizio makila. Pixkanaka zerbitzu gehiago gehitu dira, zatikatze aretoa, zerbitzu komertziala eta oraintsuago aurrez prestatutako produktuen transformazio eta lantze prozesuak. 2008 hasieran, internet merkatu berrira gehitzeko hasi genuen. Bertan, pasadan abendutik aurrera gaude.
Etorkizunari begira, merkatu eskakizunei moldatuko gaituen lan erreminta berriak sortu nahi ditugu, gure lan egiteko modua aldatu gabe betiere.


FILOSOFÍA


dsc03385Belaunaldiz- belaunaldi gure elkartekideen baserrietan landu izan diren abere ustiapenak bermatzen dituzten baldintzak zaintzea da gure kooperatibaren asmoa.
Euskal Herriko produkzio sistema tradizionalean oinarrituta, eta kontrolik zorrotzenei gehituta, kalitaterik handieneko haragiak lortzen ditugu, kalitate horiek zure etxera heltzeko teknologiarik aurreratuenak erabiliz. Gaur egun, teknologia berrien aroan, berauen erabileraz baliatzen gara produkturik onenak zure etxera eramaten jarraitu ahal izateko.



KALITATEA


dsc03392Abereen hazkuntza prozesu osoan kontrolik zorrotzenak (elikadura zaindua, erabilera ezin hobea, abereentzako ongizate baldintza onenak, etab.). Teknologiarik modernoena eta sakrifizio prozesuetan arreta handia. Sakrifizioren ostean kanalik onenen aukera arduratsua. Kanalaren heltze prozesu egokia. Zatikatze prozesuan arreta eta higiene baldintzarik handienak. Honekin gure haragien kalitate maximoa ziurtatzen da.
Haragi hauekin, eta profesional handien esku, gure landutako eta aurrez prestatutako produktuen zaindutako gama lortzen dugu. Produktu sorta honen ezaugarriak kalitatea eta berrikuntza dira.


INSTALAZIOAK


Behi-azienda, ardi-azienda eta txerri-azienda sakrifizio instalaziorik modernoenak ditugu, zatikatze aretoaz gainera, gure produktuaren kalitaterik handiena bermatzen dutenak. Honela, Euskal Herrian sektoreko lehenengoak izan gara ISO 9000:2000 arauaren ziurtagiria lortzen.


Kokapen
Nahiz eta kooperatiba osatzen duten ganaduzaleen abere-ustiapenak gipuzkoar, bizkaitar eta arabar lurraldeetatik zehar sakabanatuta dauden, kooperatibare egoitza Zestoako Iraeta auzoan dago kokatuta, Zumaiatik eta A-8 tik hur.