Produktuen zerrenda ekoizleka Galarraga

Ekoizle honen produkturik ez dago

galarraga 1 de 8



Baserriaren Izena: Galarraga


Helbidea: Ibarbi auzoa


Posta Kodea: 20737


Herria: Errezil


Telefonoa: 943-151234


 




Galarraga baserrian bizi garenok azken 20 galarraga 2 de 8urtetan artzaintzatik bizi arren, aurreko generazioak abeltzaintza izan zuten beraien bizi iturri.


Hasieratik bertakoa den Latxa arrazaren alde egin genuen apustu, inguru hauetara ongien egokitzen den arraza izanik, arazo eta gastu gutxiena ematen digularik.


Azken 20 urtetan ardi gazta saldu arren, 1995. urtean hasi ginen Idiazabal jatorriaren ziurtagiriarekin gure gazta plazaratzen. Arkumea Eusko Label ziurtagiriarekin saltzen dugu harategietara eta bezeroei zuzenean ere bai. 


Gure etxeko produktuak, gazta eta arkumea kalitatezko ziurtagiriekin saldu ahal izateko, gure artaldea era guztiz naturalean zaintzen dugu. Etxeko belarra jaten dute urte guztian zehar eta zerealak emateko garaian, esnea jaisten diegunean, artoa,garagarra, oloa, eta ilarrarekin egindako nahasketa bat ematen diegu. Beti janari garbia eta naturala, kalitatezko arkumea eta gazta atera ahal izateko.


galarraga 8 de 8Gaztarekin, Gipuzkoan zehar egindako hainbat peri eta azoka berezietan atera izan ditugu sariak, azken urteetan Errezil eta Elgoibarren adibidez.


Arkumea Azarotik Apirila bitarte izaten dugu salgai eta gazta urte guztian zehar,etxean,  Errezilgo dendan, eta Gipuzkoan zehar ibiltzen garen azoketan.