Produktuen zerrenda ekoizleka Izarraitz

Item 2-tik 1 - 2 erakusten
Item 2-tik 1 - 2 erakusten

dsc_1114



Baserriaren Izena: ARDI GAZTA KOOP.-IZARRAITZ GAZTA


Helbidea: Landeta auzoa z/g


Posta Kodea: 20730


Helbidea: Azpeitia


Telefonoa: 943 -15 05 18


Mugikorra: 666 73 04 31




1989 kamara frigorifiko batzuk jartzea erabaki zen, inguruko artzaiek egiten zituzten gaztak konserbatzeko. 1991. urtean Sanidadea zorroztuz joan zen baserritan gazta egiteko kondizioak ezartzerakoan eta garai horretan erabaki zuten artzaiek bakoitzak bere baserrian alko obrak eta gastuak egitea baino hobe izango zutela guztien esnea elkartu eta gaztak egiteko gaztandegi bakarra egitea, bere kamara frigorifiko eta guzti.


dsc_1117Artzai bakoitza arduratzen da gazta egin behar den egun berean esnea ekartzeaz gaztategira. Behin esnea gaztategian daukagunean , pertsona bat arduratuko da esnea analizatzeko muestrak hartu, esnearen kalitatea zaindu eta Idiazabal jatorriak eta sanidadeko arduradunek ezarritako arauak bete ondoren gazta egiteaz. Gazta ona atera nahi badugu esnea kalitate haundikoa izatea behar beharrezkoa da eta horretaz artzaiek arduratuko dira, eguneroko lana ondo eginez.


Horrela heldu gara hainbat eta hainbat sari irabaztera, azkena 2011-ko maiatzak 6 an Bartzelonan, Vic -en lehen saria jaso dugularik ( LACTIUM DE ORO )


Elkarte honetara esnea ekartzen duten baserritarren zerrenda, hau da :


San bizente baserria -Zestoa
Arzuaga Baserria - Urrestilla Aª _ Azpeitia
Untzeta- azpikoa Baserria-  Osintxu  Aª- Bergara
Egurrola Baserria - Azkoitia
Olazar  baserria - Zestoa
Sagarraga baserria _ Elgoibar