Produktuen zerrenda ekoizleka Egaña

Ekoizle honen produkturik ez dago

0007b



Baserriaren Izena:   Egaña Gozotegia


Helbidea:  Goiko Klae, 10


Posta kodea: 20730


Herria: Azpeitia


Telefonoa: 943 81 18 85 -943 81 50 09


 



Gure saltokia ehun urte baino gehiago aritu da gozogintzan.


1902. urtearen bukaeran hasi zen gure gozotegiaren historia, likoreak eta ardoak saltzen zituen denda bat jarri zenean, Santo Domingo kalean (egun Goiko Kalea) kokatuta. Handik aurrera dendaren jarduera zabaltzen zihoan, jangaien aukera handia eskaintzen zuen denda izateraino.


Gero lokala tokiz aldatu zen eta Uranga etxearen behekoan k0004bokatu zen (Azpeitiko plazako arkupeetan). Orduantxe hasi zen gozo-denda eta gozotegiaren lana. Clemente Egaña eta Nicolasa Otegi senar-emazteek sortu zuten eta, horrez gain, zazpi seme-alaba izan zituzten: José, Ignacio, Pedro, Victoria, Nicolás, Maritxu eta Alberto.


Horietatik, Nicolasek eta Albertok jarraitu zuten sendiaren enpresa. Ostean, 1964. urtean edo, Ignacio Javier izan zen goztoegia gobernatzen hasi zena, eta lokal bat plazako arkupe berberetan ireki zuen. Lokal hura, ostean, berriro aldatu zen tokiz, 1971. urtean, gaurko lekuan, hots, Goiko Kalean, juxo sortu zen aurreneko dendaren aurrean. 1986an, Ignacio javier Egaña zendu ondoren, Mari Carmen Larrañaga -- bere emaztea -- eta Ignacio -- bere semea -- gozotegia gobernatzen hasi ziren.


Harrezkero, lan eta ardura askoren ondorioz, azpeitiar guztien bizitza -- eta, oro har, gozo-dendan sartu diren bisitatzaileen bizitza -- ""goxoagoa"" suertatu da."