Produktuen zerrenda ekoizleka Lumagorri

Ekoizle honen produkturik ez dago

arrazola 11-4794

 

Baserriaren Izena: Lumagorri, S.L.


Helbidea: Zabalegi aldea


Kode Postala: 20214


Herria: Zerain


Telefonoa: 943 80 01 00  





"NORTZUK GARA:


Ez dira urte asko oilaskoa oso elikagai preziatua zela euskal sukaldaritza tradizionalean, baserriko oilaskoa, jakina, ez baitzen besterik. Oso egun berezietan jaten zen, ezkontzetan eta beste hainbat ospakizunetan.  70.eko hamarkadan, industria-ekoizpenerako arrazak sartu ziren elikadura intentsiboko eta hazkuntza behartuko sistemekin(Broiler oilaskoa) eta honek oilaskoa eguneroko jaki bihurtu zuen, baserriko oilaskoaren kalterako.


90.eko hamarkadan, prentsan agertzen ziren elikadura produktu ez oso osasungarriei buruzko berriek beldurra eraginda, asko ziren garai bateko zaporeen mira zutenak eta kontsumitzaile haiek elikagai naturalagoen bila hasi ziren.


arrazola 11-4794Une hartan euskal administrazioa kalitateko ekoizpeneko ekimenak bultzatzen ari zen eta nekazaritza alorrean berrikuntza handiko ikerketa-proiektu bat jarri zen abian: ""belardian aske hazitako baserriko oilaskoarena".


Egoera haren aurrean, eta euskal nekazaritzaren bizi iraupenerako jarduera osagarriak garatzeko helburuarekin, Lumagorri S.L. sortu zen 1993an euren baserrietan Luma Gorri baserriko oilaskoa hazten zuten 10 ekoizle-bazkiderekin. Enpresak horrela landa-inguruari eusten eta bultza egiten lagundu du, ingurugiroarekiko errespetutsua den ekoizpen estentsibo eta eramangarri hau oinarri duela.



GURE BALIAK:


Proiektu guzti honen atzean, giza faktorea aurkitzen da. Luma Gorri baserriko oilaskoa merkatura iritsi dadin 100 euskal famili baitaude elkarlan estu batean. Gure asmoa lan honetan jarraitzea da, kontsumitzaileari kalitate goreneko eta segurtasun sanitario osoa duen Baserriko Oilaskoa eskaintzen,  hain zuzen.


…ereiten duguna, hazten duguna, jaten duguna garelako…


…lurrarekiko lotura berreskuratu beharra daukagu, bioaniztasuna babestu beharra eta nekazaritza
osasuntsuaren aldeko apustua egin beharra tokian tokikotik.


…jangai onakin, garbiekin, osasuntsuekin eta bidezkoekin elikatu…


…guztion esku dago gure baserritarrekiko kidetasun hori sortzea, guztiona den ondasuna onik atera
dadin:


Airea …


Lurra …


Ura …



GURE BASERRIAK:


Gaur egun Lumagorri, S.L.k 42 ustialeku ditu martxan EAE osoan zehar banatuta: 4 araban,  9 Bizkaian eta 29 Gipuzkoan.



KALITATEAREN BERMEA:


Gure asmoa lkontsumitzaileari kalitate goreneko eta segurtasun sanitario osoa duen Baserriko Oilaskoa eskaintzea da. Berme bikoitza, Eusko Labela duen oilasko bakarra  delako LumaGorri oilaskoa.


Eusko Labeleko produktu guztiak Araudi Tekniko bati eta araudi hau betearazten duten kontrol tekniko batzuei lotuak daude. Eusko Label kalitateko produktuen kontrola eta  egiaztapena egiten duen organoa da.