Produktuen zerrenda ekoizleka Solaka

Ekoizle honen produkturik ez dago

solaka 1Baserriaren izena: Solaka baserria


Helbidea:Solaka Baserria


Posta kodea: 20737


Herria: Errezil


Telefonoa:





"Eredu industrialetatik urrun, ogia egiteko beste modu bati heldu diogu Solakan (Errezil). Prozesu osoa kontrolatuz eta beti gari ekologikoa erabiliz egiten ditugu gari eta zekale ogi integralak.
solaka 2Garia erosteko beste hainbat okinekin elkartzen gara. Horrek gariaren kalitatea kontrolatzeko frogak egin eta pestizidarik zein bestelako produktu kimikorik ez duela egiaztatzeko aukera ematen digu.


Mimoz zaintzen dugu ogia egiteko prozesua bera ere: garia etxeko errotan eho eta galbahean pasatzen dugu. Orea egiteko ama-orea bakarrik erabiltzen dugu, eta beharrezko dituen atsedenaldiak ematen dizkiogu hartzidura-prozesua artifizialki bizkortu gabe.


Ogi bakoitza eskuz landu ondoren, egur-labean erretzen dira.
Horiez gain, madalena integralak (irin ekologikoarekin) eta baserriko ogia (irin arruntarekin) ere egiten ditugu.
"