Produktuen zerrenda ekoizleka Santa Kutz - Lurrarte

Ekoizle honen produkturik ez dago


Santa Kutz


  • Baserriaren izena: Santa Kutz

  • Helbidea: Barrio Santa Kutz

  • Posta kodea: 20720

  • Herria: Azkoitia

  • Telefonoa: 943 85 17 15


Lurrarte. Baserritik zuzenean


Goi mailako sagar eta kiwi ekoizleak


Gure lur sailak txikiak dira, enpresa multinazionalek dauzkatenekin alderatuz. Horri esker, oso gertutik zaindu dezakegu gure arbol bakoitza, eta banan-banan, alez ale, unerik egokienean jasotzen ditugu frutak. Horrela, ekoizle handiek ez bezala, uzta osoaren kalitatea bermatuz.


Eskaera handia dugunez, kanpotik ere ekartzen dugu sagarra, Frantziatik, Alemaniatik eta Holandatik, beti ere gure kalitate parametroetan lan egiten duten ekoizleekin elkarlanean. Honenbestez, bertako sagar eta kiwia ekoizten dugu, eta bertako eta kanpoko sagarra banatzen.


Orain, zuzenean saltzen ere hasiko gara. Bai fruitu dendei eta bai erosle partikularrei. Baserritik zuzenean, gure Añorga Txikiko lantokian.


Horregatik gara Lurrarte. Bi lur artean bizi garelako: baserriaren eta erosleen artean.

Baserritarrak gara. Unanue-Zar baserrikoa Antton Olaizola, Donostiako baserri zaharrenetako batekoa. Inaxio Artola, berriz, azkoitiarra, Santakutz baserrikoa. 1989. urtean hasi ginen elkarrekin lanean, burubelarri eta profesionalki, frutagintzan.


Gure familiek betidanik lantzen zuten lurra. Etxean jasotako ezagutzei esker, eta beti hobetzen saiatzeko dugun gogo biziari esker, sortu genuen Lurrarte.


Sustraietatik edaten du beti fruituak